domingo, 14 de diciembre de 2014

Bilboko ertzainetxearen ziegen analisia Foucalten postestrukturalismotik

Hoy traigo un texto de un compañero anarquista, publicado por primera vez aquí. Sip, en principio parece que está enchufado porque le conozco en persona, como hacen en el PP. Pero una vez leído el texto, desde luego tengo que decir que es muy interesante, aún cuando algunos conceptos se me escapan (mi euskera no da para tanto, la verdad). Es un análisis de su estancia en un calabozo de la Ertzaintza -que también viví de cerca, porque le detuvieron estando yo presente-, desde la perspectiva del postestructuralismo foucaltiano. Y sí, es un análisis muy bien hecho. Disfrutadlo.


Espazio honetara lehenengo hurbilketa egiteko, lehenik eta behin termino beraren etimologia zein den jakitea ondo legoke analisiarekin hasteko.

Gaztelaniazko calabozo hitzari (euskarazko ziega hitzaren sinonimoa,bere jatorriaren inguruan inolako informazioa aurkitu ez dudana) hainbat jatorri ezarri zaizkio.Bata arabiera da,non cala hitza gotorleku edo gaztelu esan nahiko luke,azkenean “lur azpiko gotorlekua” esan nahiko lukeelarik.Beste jatorri bat latina litzateke, calafodium hitzetik,eta hau bere aldetik fodere aditzetik,”zulatu” esan nahi duena.Hala ere,erakusgarriena iruditu zaidana hebraierazko jatorria da,zeinaren arabera calabozo hitza cale aditzetik etorriko litzateke.Adiera hau “debekatu” esan nahi du, modu honetan espazio honetan dagoen disziplina adierazten duelarik.Beste hizkuntza batzuetan,frantseseko oubliette edo errusierazko Ублие́т (“Ubliet” ahoskatua) Frantzesezko Oublier aditzetik du bere jatorria.Aditz hau “ahaztu” esan nahi du,espazio horretan daudenak gizartetik at dauden “ahaztuei” (ostrazismorako zigorra) egiten dielarik erreferentzia.
Espazio honetan sortzen den botere erlazioa beste espazio gehienetan baino esplizituagoa da oso.Batetik,agintea nor daukan uniformearen bitartez ezartzen da (uniformea daukana menderatzailea,uniformerik ez duena menderatua). Gainera, bertan zauden bitartean jasotzen den ikuskaritza etengabea da.Izan ere,ziegan bertan ez dago asko egiterik (zure buruari min egiteko erabili al zenukeen edozein objetu kentzen dizute,zapaten kordoiak,metalezko edozein objetu...),eta bertan zauden bitartean ematen dizuten bakarra maindire eta estera bat besterik ez dira. Ziega barruan ez dago kanpoko edozein kontakturik egiteko aukerarik,ateak kanpotik zabaltzen den lehiotxo bat baitauka,eta hormak oso lodiak direlako.Bestalde,kanpotik barruan dagoen pertsona identifikatzeko modu bakarra (barruan nor dagoen ez dakienarentzat) atean kanpoan idatzita daukan zenbakia da.

Bertan agertzen diren botere erlazioen beste adierazle bat ziegatik kanpo edozein gauza egiteko (komunera joatea,jatea...) polizia bati eskatu behar zaio baimena,eta berak gidatzen eta kontrolatzen zaitu denbora guztian (komunean pixa egitean zure begira dago,jatean behin eta berriro sartzen ditu presak azkar jan dezazun...).Modu honetan panoptikoaren figura aipa daiteke,dena ikuskatzen eta menderatzen duen entearen figura.Azkenean,paradoxa bat gertatzen da,zeinean askeago sentitzen zaren lekua giltzapetua zauden lekua da,kanpoan ateratzen zaren bakoitzean zure buruarekiko erabateko kontrola daukatelako.

Gorputzaren gobernantzaren fenomenoa ere gertatzen da hainbat momentutan.Lehenengoa bertara heldu eta biluzteko esaten dizutenean da,non zure arropa kendu behar duzun,soinean daramatzazun beraien ustezko gauza arriskutsuak kentzen dizkizuten.Ondorengo fasea fitxa poliziala litzateke.Honako hau sakonena da,identifikagarri egiten zaituen edozerren argazkia,aztarna...hartzen dutetelako (aurpegia,hatz-aztarna,gorputzeko markak...).Gainera, bertatik ateratzekotan zaudenean,listu lagin bat uzteko eskatzen dizute,borondatezkoa dela esanez.Nahiz eta ezetza eman, eman dizuten maindire eta estera ikertzen dituzte ADN laginen bila, beraz, nahiz norberaren aztarna eman nahi ez izan,poliziak lortu egingo du.

Ezagutzaren aldetik,hau da,gatibuak “jakin” dezakeena ere oso arautua dago.Hasteko, ziegan bertan ez dago kanpoan zer gertatzen den jakiterik.Kanpoan gertatzen denaren ideiaren bat egiteko momentu bakarra jateko momentua da,bazkaltzen den espazio hau baita ere ziega bat delako,baina hormak kristal gardenezkoak dira,eta pasabideetan zer dagoen ikusi,entzun daiteke.Ziega berri honetan lau aulkidun mahai bat dago,eta bertan jaten daBakarrik,izan ere,beste presoekin kontakturik ez edukitzeko txandaka jaten dute gatibuek.Askotan polizia azkarrago jateko oihukatzen du,beste norbait jateko itxaroten dagoelaren seinale.

Etika bat ere badago hor barruan,eta etika hori legedia da. Baina noski,kartzelaria eta gatibua “etika” horren ezaguera ezberdina dute. Poliziak legea bere eginkizunetarako erabiltzen du,eta hain ongi ezagutzen du ezen honi nola iruzur egin badaki.Presoak gehienetan lege prozedurei buruz ez dauka ideia handirik eta nahiko galduta sentitzen da hasiera batean.Gainera,poliziek beraiek direnez legearen berri eman behar diotenak,askotan modu azkar,korapilotsuan edo partzialean komunikatzen diote atxilotuei beraien eskubideak,zergatik dagoen ziegetan... Bestalde,polizien esku ez dauden beste hainbat kontu ere daude prozesu honen barnean,atxilotua eta abokatuak beraien borondatez bete dezaketen testa esaterako.Bertan atxilotuari ziegetan izandako egonaldia baloratzeko eskatzen zaio (janariaren kalitatea,ziagaren argiztapena,aireztapena,polizien jarrera,abokatuak etortzeko izan duen azkartasuna...) eta bere abokatuari bere defendatuaren inguruko zer nolako informazioa erraztu dioten edota bere defendatua elkarrizketatzeko zailtasunik izan duen (test desberdinak dira) galdetzen zaio,eta Likert eskala batekin puntuatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Blog Widget by LinkWithin